Euskararen misterioa - El misterio del euskera - The mistery of the Basque Lenguage - Le mystère de la langue basque
martes, 15 de diciembre de 2015
HAUTESKUNDE OROKORRAK- Proiektua
jueves, 10 de diciembre de 2015
Gabonetako oporrak baino lehen, dakizuenez HAUTESKUNDE OROKORRAK izango ditugu.
Zer esan nahi du horrek?
Eremu Politikoa jorratzeko hainbat galdera erantzuten saiatuko gara.
Lehendabizi, eta proiektuaren lehenengo pausu gisa abenduaren 7an emandako 4 alderdien arteko eztabaida ikusi behar zen. Horri buruzko bideo batzuk zintzilikatu ditut eta horrez gain gaia lantzen hasteko galdera batzuen erantzuna bilatu beharko dituzue Gizarte saio honetan.
1-Noiz izango dira HAUTESKUNDE OROKORRAK?
2-Zer erabakitzen da hauteskunde prozesu honen bitartez?
3-Zergatik dira hain garrantzitsuak?
4-Noizero izaten dira?
5-Non bozkatu egiten du jendeak? Zein lekuetan?
6-Zeren araberaz bozkatzen duzu leku batean edo bestean?
7-Atzerrian dauden Espainiako hiritarrek bozkatzeko aukerarik al dute? Nola kudeatzen da eskubide hori?
8-Zeintzuk dira hautagai dauden alderdiak?
9-Zeintzuk dira alderdi bakoitzaren ordezkari nagusia? (ipini izen-abizenak eta bakoitzaren argazkia)
10-Egin alderdietako ordezkari nagusien iruzkina: zein motatako formazio eta esperientzia duten.
11-Bilatu alderdi bakoitzari buruzko informazioa, honako puntuak:
LOGOA
HAUTESKUNDEETAN ERABILITAKO LELOA (slogan)
MUSIKA-alderdi bakoitzak du "sintonia" bat
WEB ORRIA- kopiatu web orriaren internet-ko lotura
PROPOSAMEN INPORTATEENAK- (zer egingo luketen boterea lortzekotan)
NON DUTE TOPAGUNE FISIKO HURBILENA
NOLAKOAK DIRA ALDERDI BAKOITZAREN KARTELAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)