LA OLA- sistema demokratikoa vs sistema autoritarioak- lan gidoia

miércoles, 6 de abril de 2016



1- Zure ustez, zein da pelikularen gai nagusia?

2- Zer pentsatzen dute ikasleek proiektuaren hasieran sistema autoritaroei buruz? zeintzuk dira aipatzen diren sistema autoritarioen adibideak?

3- Zergatik Wenger irakasleak planteatzen du pelikulan agertzen den proiektua? Zein da berak bilatzen duen helburua? 

4-Pelikulan ikusten den bezala, zeintzuk dira sistema autoritario/totalitario baten ezaugarriak? Konparatu koadro batean sistema demokratiko baten ezaugarriekin.


5-Bi sistemen ezaugarriak aztertu ondoren hurrengo hausnarketa egin behar duzu:
   a-Zure ustez, zeintzuk dira sistema autoritarioen abaintailak eta desabantailak? Zeintzuk dira sistema autoritario bat eragiten dutenak? Zein baldintzak eman behar dira? (pelikulan aipatzen dira)

   b-Zure ustez, zeintzuk dira sistema demokratikoen abaintailak eta desabantailak?

6-Nola jokatzen dute ikasleek? deskribatu pertsonai bakoitzaren jokabidea proiektuarekiko. Zergatik jokatzen dute horrela, zure ustez?

  a-Karo
  b-Tim
  c-Marco

7-Zergatik Wenger irakasleak egiten du egiten duena filmearen amaieran? Zer bilatzen du? Zein da bere helburua?

8-Pelikula ikusi ondoren, zure ustez, posiblea al da gaur egun "diktadura" bat ezartzea gure gizartearen eta egoera politikoaren ezaugarriak kontutan izanda? Zergatik?

9-Pelikularen amaieran irakaslea atxiloturik eramaten dute, zu epailea izango bazina nola epaituko zenuke berak egindakoa. Lortu egin du berak bilatzen zuen helburua proiektuarekin? Zeintzuk izan dira ondorioak? Pena merezi izan du egindakoak? Zure ustez, ikasleek ulertu  egin dute gertatutakoa?

0 comentarios:

Publicar un comentario