TXINAri buruzko monografikoa-proiektua

jueves, 18 de febrero de 2016


Hurrengo proiektua martxan dago!!!

2010-2011 ikasturtetik egiten ari en proiektuan murgiltzen gara berriz.



Aurten, berrikuntzak izango ditugu, batez ere, formatuaren aldetik. Ikasle bakoitzak egin beharko duen aurkezpena PREZI -ren bidez  edo PPT-ren bidez, egin beharko dituzte guztiek. 

Horrez gain, ikasle bakoitzak landuko duen eremuaren bideo bat egin beharko du, azaldutako ideia nagusiekin WEVIDEO -ren bidez edota MOVI MAKER erabiliz.(gehienez 5 minutukoa)

Txinari buruzko ikusentzunezko materiala ikusiko dugu, batez ere, youtube-tik .


LANDUKO DIREN GAIAK: 

Olatz-   Txinako Fauna eta Landaredia
Unai-    Ekonomia
Eider-   Historia modernoa
Aingeru- Hizkuntza
Cristian- Aintzinako historioa
Christopher- Txinako dantza
Jean-  Ekonomia
Karlos- politika
Dayana-  Ohiturak
Dunia-  kirolak
Génesis- Janzkera
Mireia- musika
Luz-   Janaria




















Bestaldetik, Txinari buruzko berriak bilatuko ditugu, ohizko aldizkarietan, eta aldizkari digitaletan.

Azkenik, ikasle bakoitzak Txinari buruzko eremu bat landuko dut :

Aurten antolaketa honako hau izango da:


Proiektuarekin amaitzeko "El último bailarín de Mao" ikusiko dugu, eta honekin batera lan bat aurkeztu beharko dute.

 1-Zein momentu historikoan dago kokatuta pelikula? Azaldu egoera ekonomiko, eta soziopolitikoa.

2-Pelikulan agertzen den istorioa, benetazkoa ala asmatutakoa da? Norengan dago oinarrituta? Nor izan zen? Nola zuen izena? Zer gertatu zitzaion? 


3- Zergatik eramaten dute herritik dantza egiteko akademiara? Zergatik bere gurasoek onartzen dute hori?

4-Nor da Mao Tse-Tung? Zer egin zuen?





5-Zer da Alderdi komunista?
 
6-Nolakoa da pelikulan agertzen den Txina? Konpara ezazu gaur egungo egoerarekin.



7-Zergatik behar du Alberdi komunistaren baimena ameriketara joateko?






8-Zure ustez, zergatik esaten diote kontuz ibiltzea amerikan?





9-Zure ustez, zergatik erabakitzen du amerikan gelditzea?


10-Zergatik eramaten dute atxilotua irakaslea?




Proiektuaren barruan egindako hainbat ekintzen bataz-bestekoa izango da lortutako nota.

 


0 comentarios:

Publicar un comentario