EZAGUTU PORTUA BISITA. FITXA PEDAGOGIKOAK BISITA ONDOREN

jueves, 7 de enero de 2016

Gaur, urtarrilaren 7an Bilboko Portua bisitatzeko aukera paregabea izan dugu ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako eta Gela Egonkorrreko ikasleok, duela bi urte Bilboko Portuak martxan ipinitako ikastetxeetako EZAGUTU PORTUA programan parte hartzeko aukera, hain zuzen ere.
Bisita honen helburua bere bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera ezagutzea izango da .

Hori lantzeko ondoko edukinak landu egin ditugu:

Historia eta Geografia
-Itsasadarraren historia
-Burdina eta industriaren istorioa
-Portuaren historia eta kokapen geografikoa
-Lurra eta ilargia (itsasgora eta itsasbehera, mareen taula)


Itsasontziak
-Itsasontzi motak eta funtzioak
-Itsasontzi baten atalak (popa, branka, kroskoa, ababor, istribor)
-Kontenedoreak (garrantzia, edozer sartzeko malgutasuna)


Itsas garraioa
-Garraiobide desberdinak eta konparaketa
-Produktuen garraioa: Zelanda Berritik Bilbora
-Portuan mugitzen diren produktuak
-Turismoa: ferry, itsas bidaietarako itsasontziak

0 comentarios:

Publicar un comentario