MUSIKA GIZARTE MUGIMENDU EDOTA HIRIKO TRIBUEN IDENTITATEAREN ELEMENTU GISA

jueves, 7 de enero de 2016

MUSIKA-GIZARTE PROIEKTUA
 DBH 3. B

“Musika gizarte mugimendu edota hiriko tribuen identitatearen elementu gisa”

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Musikaren garrantziaz jabetzea hiriko tribuak edota gizarte mugimenduak eratzekoan, haien identitatearen elementu garrantzitsu bat bezala.

PROIEKTUAREN EDUKINA ETA ANTOLAKETA

Bi astetan zehar ( ordu beteko 6 saio), proiektuan lan egingo dugu. Azkeneko saioetan aukeratutako hiriko tribuari edota gizarte mugimenduari dagokionez hurrengo ezaugarriak azaldu beharko dituzu ahozko aurkezpen baten bidez.

Aspektu formalak:
-Aurkezpena .PPT edo www.prezi.com bidez egin behar da.
-Lana indibiduala izango da.
-Gehienezko iraupena: 10 min.
-Lortutako nota 2. ebaluazioarako izango da (2.ebaluazioko %30-a izango da)
-Aurkezpena egiterakoan aukeratu duzun hiriko tribuaz jantzita bazatoz puntu bat gehiago izango duzu.

Edukinaren aspektuak:

Beraz, lehendabizi hiriko tribu edota gizarte mugimendu bat aukeratu behar duzu. Hori eginez gero, hurrengo informazioa azaldu eta aurkeztu beharko duzu zure ikaskideei:

1-Hiriko tribuaren argazki bat bilatu.
2-Zeintzuk dira hiriko tribuaren ezaugarri estetikoak ?(nolakoak dira kanpotik?) .Eskematikoki azaldu.
3-Zein momentu historikoan agertu egin da hiriko tribua edo gizarte mugimendua ? Zer eragin zuen bere agerpena? (gizarte faktoreak, faktore politiko, ekonomiko etab…?
4-Zein motatako ideologia edota baloreak ditu? Zeren alde daude?
5-Zein motatako ideologiaren edota baloreen kontran dago?
6-Zein motatako musikarekin erlazionatuta dago?
7-Zein izan da musikaren garrantzia hiritar tribuaren edota gizarte mugimenduaren barruan?
8-Youtube-n  hiriko tribuarekin lotuta dagoen abesti bat bilatu behar duzu.
9-Abestian agertzen diren hiriko tribuaren baloreak identifikatu eta azaldu behar dituzu.
10-Aipatu hiriko tribuarekin lotuta dauden beste musika taldeak edo abeslariak

Ahozko aurkezpena hurrengo ebaluazio fitxaren bidez egingo da:



“Musika gizarte mugimendu edota hiriko tribuen identitatearen elementu gisa”
Ikaslea:

Hiriko tribua:

EGIN DUZU?
BAI
EZ
Ikasleak hiriko tribuaren edo gizarte mugimenduaren argazki errepresentagarri bat erakutsi du.


Ikasleak hiriko tribuaren edo gizarte mugimenduaren kanpoko ezaugarri estetikoak azaldu ditu.


Ikasleak  hiriko tribua edo gizarte mugimendua historikoki kokatu egin du. Noiz agertu zen eta bere agerpenaren faktore eragileak identifikatu egin ditu.


Ikasleak hiriko tribuak edo gizarte mugimenduak duen ideologia edo baloreak azaldu ditu.


Ikasleak hiriko tribua edo gizarte mugimendua zein motatako baloreen kontran dagoen azaldu du.


Ikasleak hiriko tribua edo gizarte mugimenduarekin lotuta dagoen musika mota identifikatu du.


Ikasleak  hiriko tribuan edo gizarte mugimenduan musikak izan duen garrantzia azaldu du.


Ikasleak hiriko tribua edo gizarte mugimenduaren bideo errepresentagarri bat erakutsi du.


Ikasleak  abestian agertzen diren hiriko tribuaren baloreak identifikatu ditu.


Hiriko tribuarekin lotuta dauden beste musika taldeak edo abeslariak aipatu ditu.






1go lan sesioa

10min bakoitzak idazteko eta beste 10 guztion artean eztabaidatzeko.
Idatzitakoa gordeko dut azkeneko lan sesioan berreskuratzeko.

Zure ustez, zertarako balio du musikak?
Musikak ideologiarik izan ahal du?
Musikak baloreak, ideiak eta jarrerak bultzatu ahal ditu?
Musikak gizartea eta Mundua eraldatu egin ahal du?
Zure ustez, zer da hiriko tribu bat? Eta gizarte mugimendu bat?
Hiriko triburen batekin identifikatzen duzu zeure burua? Zeinekin?


10 minutuko  taldeko hausnarketa:

Zein motatako musika mota ezagutzen dituzue?
Talde jakin batekin erlazionaturik daude? Zeintzuk dira talde horren ezaugarriak?

MUSIKA MOTA                                HIRIKO TRIBUA EDO TALDEA (ETA EZAUGARRIAK)

-                                                                                                                    -   
-                                                                                                                    -


20 minutuko ariketa


Batuko ditut eta aurkezpenak bukatu ondoren, haiek berriro egingo dituzte. Azkenean erantzun zuzenak emango dizkizuet!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario