SISTEMA KAPITALISTA ULERTZEN

viernes, 15 de abril de 2016


Kapitalismoa jabego pribatua, irabazia eta trukaketak egiteko askatasuna, lana saldu eta erosteko askatasuna barne, oinarritzat dituen sistema sozial eta ekonomikoa da
.
Industria-iraultzak beste eredu ekonomiko baten gorakada ekarri zuen: kapitalismoa. Adam Smith ekonomialariak ezarri zituen XVIII. mendean liberalismo ekonomikoaren ideia nagusiak, kapitalismoaren oinarriak. 

Teoria berri horiek arrakasta handia izan zuten. Horien arabera herrialde batenaberastasuna bertako biztanleen aberastasunen batura zen, Estatuak berak ekonomian inolako eraginik izan gabe. 

Sistema berrian Estatuak ez zuen harreman komertzialik arautzen, eta hauekeskaintzaren eta eskariaren legetik bakarrik gidatzen ziren. Lehenago merkataritzarako zeuden zailtasun asko ere ezabatu ziren, aduanak, errepideen zergak edo neurri ezberdinak esate baterako. Modu honetan merkatariek askatasun guztia zuten harreman komertzialetan.







0 comentarios:

Publicar un comentario