WALL STREET- EKONOMIA JARDUERA

viernes, 22 de abril de 2016

Hurrengo lana jadanik martxan dago. Aste honetan zehar ikusiko eta landuko dugun filma "Wall Street" izango da. Nire ustez, gaurkotasun handiko filma, gaur egun  bizi garen sistemaren kontraesanak eta gabeziak azaltzen dituena.

Lana idatzizkoa izango da. inmaprofesoraciclos@gmail.com helbide elektronikora bidali. 



1-Filmaren laburpena egin
2-Noiz egin zen?
3-Non dago kokatuta?
4-Zer kontatzen digu filmak?
5-Egin pertsonai nagusien deskribapena. Bakoitzaren esaldi esanguratsuenak jaso, eta haien esanahia azaldu. Egin taula bat, haiek esandakoa konparatzeko.
6-Zer egiten da Wall Street-ko burtsan?
7-Zer da “burtsako artekaria”? Zertan datza bere lana?
8-Zeintzuk dira, zure ustez, filmaren momentu garrantzitsuenak?
9-Ados zaude mutilak azkenean egin duenarekin? Zergatik?
10-Zer pertsonaiarekin identifikatzen zara? Zergatik?
11-Zure ustez, zer bilatzen zuen mutilak filmaren hasieran? Eta zer aurkitzen du? Zergatik?
12-Zergatik mutilak lortzen zuen informazioa hain garrantzitsua zen?
13-Zure ustez, pelikulan azaltzen den sistemaren funtzionamendua gaur egun mantetzen da? Zergatik? Zeintzuk dira ondorioak?
14-Zure ustez, azkenean zein da filmaren mezua?
15-Zure gustokoa izan da? Zergatik? Hurrengo urtean ikustea gomendatuko zenuke? Zergatik?

BESTE GALDERAK-

A-NOLA ERABAKITZEN DA PRODUKTU EDOTA ZERBITZUEN PREZIOA? NORK ESATEN DU ZENBAT BALIO DUTEN GAUZAK?

B-ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN OINARRIAK? NOLA FUNTZIONATZEN DU?


C-NOR IZAN DA SISTEMA KAPITALISTA ASMATU ZUENA?

ZER ESATEN ZUEN? 

D-ADOS ZAUDE BERAK ESANDAKOAREKIN? ZERGAITIK?

E-ZURE USTEZ, ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN ABAINTAILAK?

F-ZURE USTEZ, ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN DESABAINTAILAK?

MADRILGO BURTSA (klikatu )

Hurrengo web orrian izango dituzu burtsan jokatzen duten enpresen balioa (€-tan).

10.000€ dituzu akzioak erosteko. Taula bat egin behar duzu, honako datuekin.


1-data: noiz erosten dituzun
2-enpresaren izena:
3-enpresaren jardueraren laburpen txikia (zer egiten duen)
4-zergaitik erosten dituzu enpresa horren akzioak (argudiatu)
5-zenbat balio duen akzio bakoitzak
6-zenbat erosiko dituzun
7-guztira zenbat inbertituko duzu enpresa horretan

Ekainaren hasieran, (ekainaren 4an) guztiok salduko ditugu erositako akzioak egun horretan dauden prezioekin.

Orduan ikusiko dugu nork irabazi duen (irabazi dutenen artean nork irabazi duen diru gehiago) , nork galdu duen..eta saiatuko gara aztertzen zergaitiak...





0 comentarios:

Publicar un comentario