WALL STREET- EKONOMIA JARDUERA
viernes, 22 de abril de 2016
Hurrengo lana jadanik martxan dago. Aste honetan zehar ikusiko eta landuko dugun filma "Wall Street" izango da. Nire ustez, gaurkotasun handiko filma, gaur egun bizi garen sistemaren kontraesanak eta gabeziak azaltzen dituena.
Lana idatzizkoa izango da. inmaprofesoraciclos@gmail.com helbide elektronikora bidali.
1-Filmaren laburpena egin
2-Noiz egin zen?
3-Non dago kokatuta?
4-Zer kontatzen digu filmak?
5-Egin pertsonai nagusien deskribapena. Bakoitzaren esaldi esanguratsuenak jaso, eta haien esanahia azaldu. Egin taula bat, haiek esandakoa konparatzeko.
6-Zer egiten da Wall Street-ko burtsan?
7-Zer da “burtsako artekaria”? Zertan datza bere lana?
8-Zeintzuk dira, zure ustez, filmaren momentu garrantzitsuenak?
9-Ados zaude mutilak azkenean egin duenarekin? Zergatik?
10-Zer pertsonaiarekin identifikatzen zara? Zergatik?
11-Zure ustez, zer bilatzen zuen mutilak filmaren hasieran? Eta zer
aurkitzen du? Zergatik?
12-Zergatik mutilak lortzen zuen informazioa hain garrantzitsua zen?
13-Zure ustez, pelikulan azaltzen den sistemaren funtzionamendua gaur egun mantetzen da? Zergatik? Zeintzuk dira ondorioak?
14-Zure ustez, azkenean zein da filmaren mezua?
15-Zure gustokoa izan da? Zergatik? Hurrengo urtean ikustea gomendatuko zenuke? Zergatik?
BESTE GALDERAK-
A-NOLA ERABAKITZEN DA PRODUKTU EDOTA ZERBITZUEN PREZIOA? NORK ESATEN DU ZENBAT BALIO DUTEN GAUZAK?
B-ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN OINARRIAK? NOLA FUNTZIONATZEN DU?
C-NOR IZAN DA SISTEMA KAPITALISTA ASMATU ZUENA?
ZER ESATEN ZUEN?
D-ADOS ZAUDE BERAK ESANDAKOAREKIN? ZERGAITIK?
E-ZURE USTEZ, ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN ABAINTAILAK?
F-ZURE USTEZ, ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN DESABAINTAILAK?
MADRILGO BURTSA (klikatu )
Hurrengo web orrian izango dituzu burtsan jokatzen duten enpresen balioa (€-tan).
10.000€ dituzu akzioak erosteko. Taula bat egin behar duzu, honako datuekin.
1-data: noiz erosten dituzun
2-enpresaren izena:
3-enpresaren jardueraren laburpen txikia (zer egiten duen)
4-zergaitik erosten dituzu enpresa horren akzioak (argudiatu)
5-zenbat balio duen akzio bakoitzak
6-zenbat erosiko dituzun
7-guztira zenbat inbertituko duzu enpresa horretan
Ekainaren hasieran, (ekainaren 4an) guztiok salduko ditugu erositako akzioak egun horretan dauden prezioekin.
Orduan ikusiko dugu nork irabazi duen (irabazi dutenen artean nork irabazi duen diru gehiago) , nork galdu duen..eta saiatuko gara aztertzen zergaitiak...
BESTE GALDERAK-
A-NOLA ERABAKITZEN DA PRODUKTU EDOTA ZERBITZUEN PREZIOA? NORK ESATEN DU ZENBAT BALIO DUTEN GAUZAK?
B-ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN OINARRIAK? NOLA FUNTZIONATZEN DU?
C-NOR IZAN DA SISTEMA KAPITALISTA ASMATU ZUENA?
ZER ESATEN ZUEN?
D-ADOS ZAUDE BERAK ESANDAKOAREKIN? ZERGAITIK?
E-ZURE USTEZ, ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN ABAINTAILAK?
F-ZURE USTEZ, ZEINTZUK DIRA SISTEMA KAPITALISTAREN DESABAINTAILAK?
MADRILGO BURTSA (klikatu )
Hurrengo web orrian izango dituzu burtsan jokatzen duten enpresen balioa (€-tan).
10.000€ dituzu akzioak erosteko. Taula bat egin behar duzu, honako datuekin.
1-data: noiz erosten dituzun
2-enpresaren izena:
3-enpresaren jardueraren laburpen txikia (zer egiten duen)
4-zergaitik erosten dituzu enpresa horren akzioak (argudiatu)
5-zenbat balio duen akzio bakoitzak
6-zenbat erosiko dituzun
7-guztira zenbat inbertituko duzu enpresa horretan
Ekainaren hasieran, (ekainaren 4an) guztiok salduko ditugu erositako akzioak egun horretan dauden prezioekin.
Orduan ikusiko dugu nork irabazi duen (irabazi dutenen artean nork irabazi duen diru gehiago) , nork galdu duen..eta saiatuko gara aztertzen zergaitiak...
SISTEMA KAPITALISTA ULERTZEN
viernes, 15 de abril de 2016
Kapitalismoa jabego pribatua, irabazia eta trukaketak egiteko askatasuna, lana saldu eta erosteko askatasuna barne, oinarritzat dituen sistema sozial eta ekonomikoa da
.
Industria-iraultzak beste eredu ekonomiko baten gorakada ekarri zuen: kapitalismoa. Adam Smith ekonomialariak ezarri zituen XVIII. mendean liberalismo ekonomikoaren ideia nagusiak, kapitalismoaren oinarriak.
Sistema berrian Estatuak ez zuen harreman komertzialik arautzen, eta hauekeskaintzaren eta eskariaren legetik bakarrik gidatzen ziren. Lehenago merkataritzarako zeuden zailtasun asko ere ezabatu ziren, aduanak, errepideen zergak edo neurri ezberdinak esate baterako. Modu honetan merkatariek askatasun guztia zuten harreman komertzialetan.
LA OLA- sistema demokratikoa vs sistema autoritarioak- lan gidoia
miércoles, 6 de abril de 2016
1- Zure ustez, zein da pelikularen gai nagusia?
2- Zer pentsatzen dute ikasleek proiektuaren hasieran sistema autoritaroei buruz? zeintzuk dira aipatzen diren sistema autoritarioen adibideak?
3- Zergatik Wenger irakasleak planteatzen du pelikulan agertzen den proiektua? Zein da berak bilatzen duen helburua?
4-Pelikulan ikusten den bezala, zeintzuk dira sistema autoritario/totalitario baten ezaugarriak? Konparatu koadro batean sistema demokratiko baten ezaugarriekin.
5-Bi sistemen ezaugarriak aztertu ondoren hurrengo hausnarketa egin behar duzu:
a-Zure ustez, zeintzuk dira sistema autoritarioen abaintailak eta desabantailak? Zeintzuk dira sistema autoritario bat eragiten dutenak? Zein baldintzak eman behar dira? (pelikulan aipatzen dira)
b-Zure ustez, zeintzuk dira sistema demokratikoen abaintailak eta desabantailak?
6-Nola jokatzen dute ikasleek? deskribatu pertsonai bakoitzaren jokabidea proiektuarekiko. Zergatik jokatzen dute horrela, zure ustez?
a-Karo
b-Tim
c-Marco
7-Zergatik Wenger irakasleak egiten du egiten duena filmearen amaieran? Zer bilatzen du? Zein da bere helburua?
8-Pelikula ikusi ondoren, zure ustez, posiblea al da gaur egun "diktadura" bat ezartzea gure gizartearen eta egoera politikoaren ezaugarriak kontutan izanda? Zergatik?
9-Pelikularen amaieran irakaslea atxiloturik eramaten dute, zu epailea izango bazina nola epaituko zenuke berak egindakoa. Lortu egin du berak bilatzen zuen helburua proiektuarekin? Zeintzuk izan dira ondorioak? Pena merezi izan du egindakoak? Zure ustez, ikasleek ulertu egin dute gertatutakoa?
TXINAri buruzko monografikoa-proiektua
jueves, 18 de febrero de 2016
Hurrengo proiektua martxan dago!!!
2010-2011 ikasturtetik egiten ari en proiektuan murgiltzen gara berriz.
Aurten, berrikuntzak izango ditugu, batez ere, formatuaren aldetik. Ikasle bakoitzak egin beharko duen aurkezpena PREZI -ren bidez edo PPT-ren bidez, egin beharko dituzte guztiek.
Horrez gain, ikasle bakoitzak landuko duen eremuaren bideo bat egin beharko du, azaldutako ideia nagusiekin WEVIDEO -ren bidez edota MOVI MAKER erabiliz.(gehienez 5 minutukoa)
Txinari buruzko ikusentzunezko materiala ikusiko dugu, batez ere, youtube-tik .
LANDUKO DIREN GAIAK:
Olatz- Txinako Fauna eta Landaredia
Unai- Ekonomia
Eider- Historia modernoa
Aingeru- Hizkuntza
Cristian- Aintzinako historioa
Christopher- Txinako dantza
Jean- Ekonomia
Karlos- politika
Dayana- Ohiturak
Dunia- kirolak
Génesis- Janzkera
Mireia- musika
Luz- Janaria
Bestaldetik, Txinari buruzko berriak bilatuko ditugu, ohizko aldizkarietan, eta aldizkari digitaletan.
Azkenik, ikasle bakoitzak Txinari buruzko eremu bat landuko dut :
Aurten antolaketa honako hau izango da:
Proiektuarekin amaitzeko "El último bailarín de Mao" ikusiko dugu, eta honekin batera lan bat aurkeztu beharko dute.
1-Zein momentu historikoan dago kokatuta pelikula? Azaldu egoera ekonomiko, eta soziopolitikoa.
2-Pelikulan agertzen den istorioa, benetazkoa ala asmatutakoa da? Norengan dago oinarrituta? Nor izan zen? Nola zuen izena? Zer gertatu zitzaion?
3- Zergatik eramaten dute herritik dantza egiteko akademiara? Zergatik bere gurasoek onartzen dute hori?
4-Nor da Mao Tse-Tung? Zer egin zuen?
5-Zer da Alderdi komunista?
6-Nolakoa da pelikulan
agertzen den Txina? Konpara ezazu gaur egungo egoerarekin.
7-Zergatik behar du
Alberdi komunistaren baimena ameriketara joateko?
8-Zure ustez, zergatik
esaten diote kontuz ibiltzea amerikan?
9-Zure ustez, zergatik
erabakitzen du amerikan gelditzea?
10-Zergatik eramaten dute
atxilotua irakaslea?
Proiektuaren barruan egindako hainbat ekintzen bataz-bestekoa izango da lortutako nota.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


